XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sototik hogeitamarreko sailetan ateratzen ziren, beren bide-zorroarekin, bale-txalopan sartzen ziren eta hondarretako areatza Tekstuan: arenal de la playa batera eramanik, braza bateko hondoa genuenean gehieneko, txinatar guztiak urtara botatzen genituen.

Antxetak bezala garrasi egiten zuten ura harrotuxea ikustean; elkar kateaturik joateko gomendatu Recomendar genien, eta horrelaxe iritsi ziren poliki-poliki lurrera.

Txinatarrez libratu ginelarik, sotoa garbitu behar izan genuen, izurri-zulo bat baitzen hura.

Itsaso Barearen neurrigabetasun bakarti hartan, oesteko monzoia genuelarik laguntzaile, hegoaldera abiatu ginen, Magallanes mehargunea edo Labeaga Lurradarra Cabo de Hornos bilatuz.

Bale-ontzi batzuk aurkitu genituen, eta beroiekin hizketan jarrita, aurkitzen ginen tokiaren berri zehatza eman ziguten.

Hontan, barku bat alderatu zitzaigun noragabe Nora-ezean (=a la deriva sin rumbo) zetorrena erabat etsipenak jota.

Seinaleak egin zizkigun eta sendagilerik ba'ote genuen galdegin; ezetz, erantzun genion, eta berak, orduan, kinina eskatu zigun.

Doktor Cornelius-en botikinean bilatu genuen, baina ez zen kininarik.

Te kaja batzuk bialdu ahal izan genizkien soil-soilki.

Barku hura izurriak Peste, epidemia jota zegoen.

Tripulazinoak, gorako beltzak hartuta, pena ematen zuen.

Hango gizonak, zarpatsuak, ori-oriak, eskeletu hutsak ziren, burua sur-zapiz eta trapuz estaltzen zutelarik.

Hurrengo egunean gorako beltza bortizki hedatu Gogorki zabaldu zen Herensugea-n; (...).